Doesn't suit? No problem! You can return within 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
30-day return policy
Bakarrik eta beldurtuta bizi da Elise. Egun batean, zerbait arraroa sartuko zaio hegan leihotik etxe barrura. Eta biharamunean bisita bat izango du: dena aldatuko dion bisitaà Istorio atsegin eta eder bat, non jakin-minez beteriko ume batek andre baten bakardadean muturra sartzen duen. Horrela, nahi gabe, umeak argia eta kolorea ekartzen ditu andrearen bizitzan. Hiru dimentsiotako agertokiak marraztu eta muntatu eta gero horiei eginiko argazkiekin ilustratu du Antje Dammek liburu zoragarri hau, istorioarekin bikain bat eginez. 4 urtetik aurrera