Doesn't suit? No problem! You can return items for up to 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
Up to 30 days for returns
"Grisele", norbera izatearen garrantziari buruzko gaur egungo alegia da, nork bere akats eta bertuteak onartzeari buruzkoa. Bere itxurarekin gaizki sentitzen denean, sagutxo protagonista bere burua hainbat koloretan margotzen saiatzan da, baina, ez gorriz, ez horiz, ez berdez, ez marrekin, ez eta loreekin ere ez du aldaketarik sentitzen. Beste animalien isekak eta arbuioek areagotu egiten dute bere tristezia. Harik eta ezusteko baten ondorioz uretan sartzen den arte?Lehen irakurleei zuzendutako istorio sinple honetan nabarmentzekoa da, halaber, aldarteen eta emozioen arteko kontrastea, irakurlearen enpatia eta elkartasuna sortuz. Irudiaren eta itxuren menpeko den gaur egungo gizartean, ipuin honek autoestimua eta adiskidetasuna bezalako errefortzu positiboak bultzatzen ditu azalekotasunaren gainetik. Testua atzealde garbietan nabarmentzen diren irudi espresiboek laguntzen dute. Ikusizko konposizioak, kolorea lapitzaren eta paperezko aplikazioekin konbinatzen du, collage gisa.