Doesn't suit? No problem! You can return items for up to 30 days
You won't go wrong with a gift voucher. The gift recipient can choose anything from our offer.
Up to 30 days for returns
«Heldu garen guztiak» liburuak ume aniztasuna aurkezten du, eskola egun batean, jatorri oso diferenteko haurrak elkartzen dira elkarri lagunduz ikasten modu zoriontsu batean, jokoak, abestiak, zaporeak eta dantzak konpartituz Aniztasun hori nabarmena da ikasleen fisonomia eta kolorean, bakoitzak badu bere ama-hizkuntza eta bere herri ohitura. Antonio Rubiok aberastasun hori lerro eder eta bereziz gaztelaniaz sortutakoa, Joseba Sarrionandiak maisuki ekarri du euskarara eta gure inguruetara. Ikasgela honetan, Asiako, Afrikako, Ameriketako, Zentroeuropako umeak biltzen dira. Paralelismoa proposatzen da, itsasoko arrain bidaiariekin edo zeruko hegazti migranteekin konparatzen da haien askatasuna, ez baitu mugarik. Mundu elkartuago eta igoalitarioagoaren aldeko kantua da hau, eta Maria Girónen ilustrazio ederrekin osatzen da. Aniztasunak paleta kromatiko baten antza hartzen du. Eszenak dinamikoak dira, perspektiba diferentekoak, erretratuak errealistak eta adierazkorrak diren artean.
Hi! I'm Libroamiko, your book advisor.
How can I help you?